'MUGARITZ BSO'
•Zuzendariak: Felipe Ugarte, Juantxo Sardon.
•Herrialdea: Euskal Herria, 2011.
•Generoa: Dokumentala.
Felipe Ugarte musikariak eta Andoni Luis Aduriz sukaldariak abiarazitako proiektua, gastronomia menu bat esperientzia musikal bilakatzeko xedez.
•Sukaldaria: Andoni Luis Aduriz. Mugaritzeko sukaldaria. Eragin handieneko sukaldarietako bat da munduan.
'EL BULLI: COOKING IN PROGRESS'
•Zuzendaria: Gereon Wetzel.
•Herrialdea: Alemania, 2010.
•Generoa: Dokumentala.
El Bulli jatetxeko plateren sorkuntza prozesuari buruzko dokumentala. Negu oro, Ferran Adria bere sukalde laborategira erretiratzen da, denboraldi berrirako menuak sortzeko.
•Sukaldaria: Ruben Trincado. Mirador de Ulia jatetxeko sukaldari eta jabea.
'EL CAMINO DEL VINO'
•Zuzendaria: Nicolas Carreras.
•Herrialdea: Argentina.
•Generoa: Fikzioa.
Charlie Artuarola sommelier entzutetsua Argentinako Mendoza probintziara heldu da Masters of Food and Wine dastatze lehiaketan parte hartzeko. Bertan dela, zerbait txundigarria gertatuko zaio: dastamena galduko du.
•Sukaldaria: Roberto Ruiz.
Tolosako Fronton jatetxeko sukaldaria duela hogei urtetik.
'LES ÉMOTIFS ANONYMES'
•Zuzendaria:Jean-Pierre Ameris.
•Herrialdea:Frantzia, Belgika, 2010.
•Generoa: Fikzioa.
Jean-Rene porrot egiteko zorian dagoen txokolategilea da. Pertsona izugarri maniatikoa da, eta guztiari dio beldur, batik bat emakumeei.
•Sukaldaria: Iñigo Lavado. Irungo Singular jatetxeko sukaldaria. Gaztea da, baina dagoeneko ibilbide oparoa duena.
'JIRO DREAMS OF SUSHI'
•Zuzendaria: David Gelb.
•Herrialdea: AEB, 2010.
•Generoa: Dokumentala.
Hiru Michelin izar dituen munduko sushi jatetxe bakarraren jabea da Jiro, dagoeneko 80 urtetik gora dituen sukaldaria. Tokioko metro geltoki batean du jatetxea, eta hamar pertsonarentzako edukiera du soilik.
•Sukaldaria: Mikel Santamaria. Aquariumeko Bokado jatetxean lan egiten du. Sukaldaritza modernoan aritua.
'NOMA-AT BOILING POINT'
•Zuzendaria: Christian Vorting.
•Herrialdea: Danimarka, 2010.
•Generoa. Dokumentala.
Kopenhageko Noma jatetxea munduko jatetxerik onena izendatu zuen duela gutxi The Restaurants aldizkari britainiarrak. Rene Redzepik gidaturiko sukaldea ezagutarazten du dokumentalak.
•Sukaldaria: Ixak Salaberria. Hernaniko Fagollaga jatetxea gidatzen du. Klasizismoa eta abangoardia uztartzen ditu.
'PERFECT SENSE'
•Zuzendaria: David Mckenzie.
•Herrialdea: Ingalaterra, Alemania, Danimarka. 2010.
•Generoa: Fikzioa.
Eskoziako hiri batean bizi diren sukaldari bat eta epidermiologo bat maitemindu egin dira, baina gaixotasunaren atzaparretan erortzen dira. Errezeta originalak sortzea erabakiko dute.
•Sukaldaria: Joxean Eizmendi. Donostiako Ilarra erretegia erreferenteda parrillarekin lan egiten duten jatetxeen artean.