Literatura. Pasarte hautatua. J.D. Salinger

'Zekale artean harrapaka'

2013ko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hau benetan aditu nahi baduzue, lehenengo zera jakin nahiko duzue beharbada, non jaio nintzen, eta nolakoa izan zen nire haurtzaro kaxkarra, eta zertan ari ziren nire gurasoak eta hori dena ni jaio aurretik, eta David Copperfielden antzeko kakazahar guzti hori, baina ez dut gogorik horretan sartzeko. Batetik, zer horrek aspertu egiten nau, eta bestetik, nire gurasoei ondoeza egingo litzaieke beren gauzak azalduko banitu. Oso sentiberak dira horrelakoetan, batez ere aita. Jatorrak dira, ez dut ukatzen, baina baita zera baino sentiberagoak ere. Gainera, ez noakizue nire autobiografia malapartatu osoa edo horrelakorik kontatzera. Justu azken Eguberriak inguruan gertatu zitzaidan zer txoro hura da zuei kontatzera noana, jota geratu eta atseden hartzera hona etorri aurrekoak, alegia.

NOBELA (HASIERA)

Itzultzailea: Iñaki Iñurrieta.

Jatorrizko hizkuntza: ingelesa.

Argitalpena: Elkar (1991).

Azalpena: J.D. Salingerrek artean gaztetxo zela idatzitako bederatzi gutun erosi itu New Yorkeko Morgan museoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.