Zentzurik ez duenari zentzua bilatu nahia islatu du Daldryk

'Extremely Loud & Incredibly Close' filma aurkeztu du Berlinaleko sail ofizialean, lehiaz kanpo

Agentziak
Berlin
2012ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Gertatu zaiona ulertzeko alferrikako ahaleginetan dabilen gaztetxo baten ibilerak kontatu ditu Stephen Daldry zuzendariak atzo Berlinaleko sail ofizialean, lehiaz kanpo, aurkeztu zuen filmean. Jonathan Safranek idatzitako izenburu bereko eleberrian oinarrituta zuzendu du Extremely Loud & Incredibly Close. Filmeko pertsonaia nagusiak —Oskar Schell du izena—New Yorkeko Dorre Bikien aurkako atentatuan galdu zuen aita, 2011ko irailaren 11n. «Pertsonaiak ulertzeko ahalegina egiten du, horixe besterik ez», adierazi zuen atzo Daldryk Berlinen. «Zentzu bat eman nahi dio aitaren heriotzari, eta oso deseroso sentitzen da jabetzen denean gertatu zenak ez duela inolako zentzurik».

Beste pertsona batzuekin hitz egitea eta beste pertsona batzuk ulertzen saiatzea da barruan txertatua duen mina arintzeko Oskar Schellek aurkitzen duen modu bakarra. «Oso gustukoa» du pertsonaia Daldryk. «Uste dut oso konplikatua dela. Bere prozesu terapeutikoaren barruan, bere buruarentzako terapia bat asmatzen du. Hori oso interesgarria dela pentsatu nuen».

Max von Sydowk, 82 urterekin, gaztetxoak aurkitzen duen adiskide mutuaren rola jokatzen du. Filmean egindako lanarekin oso gustura geratu da Von Sydow; eta ez soilik Oskar sarietarako izendapena eman diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.