Zetak-ek beste saio bat ere egingo du Kursaalean

Pello Reparaz. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
2020ko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. Zetak taldeak bi kontzertu emango ditu martxoan, Donostiako Kursaal Eszenaren denboraldian. Kursaaleko auditoriumean martxoaren 19an egingo den lehen kontzerturako sarrera guztiak salduta daude, eta, hori horrela, Kursaal Eszenak bigarren saio bat iragarri du, agertoki berean, martxoaren 20rako, ilunabarreko zazpietan. Bigarren kontzertu horretarako sarrerak atzo jarri zituzten salgaiwww.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatilan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.