Donostiako Zinemaldia

Zinema jaialdi onenen gomendioak aurkeztuko ditu Perlak sailak

Perlak sailak argitaratu gabeko urteko film luze nabarmenen aukeraketa egiten du, eta aurten ere, beste zinema jaialdietan kritikarien txaloak nahiz sariak jaso dituzten pelikulak bilduko ditu.

Gianfranco Rosik 'Fuocommare' aurkeztuko du Perlak sailean. DONOSTIAKO ZINEMALDIA
2016ko abuztuaren 19a
12:52
Entzun

Beste zinema jaialdi batzuetatik igaro ostean, Donostiako 64. Zinemaldiak Maren Ade, Claude Barras, Michael Dudok de Wit, Stephen Frears, Mia Hansen-Love, Hirokazu Koreeda, Emir Kusturica, Joachim Lafosse, Pablo Larrain, Ken Loach, François Ozon, Cristi Puiu, Gianfranco Rosi, Ira Sachs eta Paul Verhoeven-en azken lanak aurkeztuko ditu. Gaur egungo munduaren bidegabekeria, familia eta maitatzeko eta ahazteko modu desberdinak landu dituzte, besteak beste, zinemagile horiek.

Aukeratutako filmen artean daude Ken Loachen I, Daniel Blake, Canneseko Urrezko Palmorriaren irabazlea, eta Gianfranco Rosiren Fuocoammare / Fire at Sea, Berlineko Urrezko Hartzarekin saritua.

Saileko film guztiak Publikoaren Saria lortzeko lehiatuko dira; pelikula bakoitzaren lehenengo emanaldi publikoan dauden ikusleek emango dute saria. Bi sari biltzen ditu: 50.000 euroz hornitutako Film Onenaren Saria eta 20.000 euroko Europako Film Onenaren Saria. Pelikularen banatzaileak jasotzen du diru hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.