Zinemaldiko bost filmekin hasiko du Zineuskadik denboraldia

'Orla Frosnapper', 'The Hypnotist', 'To Say Foodbye', 'Pura Vida' eta 'Comme un chef' euskaraz ikusiko dira

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Donostiako Zinemaldiaren aurtengo ekitaldian emango diren bost filmekin hasiko du Zineuskadi elkarteak 2012-2013ko denboraldia. Batetik, Peter Dood-en Orla Frosnapper animazioko film suediarraren euskarazko bertsioa estreinatuko da Principe aretoetan (Freddy Igeldegi izenburuarekin), haur atalaren barruan; bestetik, Lass Hallstroem-en The Hypnotist,Izaskun Arandiaren To Say Goodbye, Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Pura Vida eta Daniel Cohenen Comme un chef filmak, bakoitza Zinemaldiko bere sailean,euskaraz ikusteko aukera emango du Zinema Euskarazko programak bere estreinaldien artean. Horrez gain, Rio eta Hanburgesa zaparrada filmen euskarazko bertsioa jarri du salgai DVD formatuan Zineuskadik.

Jaurlaritzako Kultura Sailak eta EPE-APV eta IBAIA ikus.entzunezko ekoizleen elkarteak osatzen dute Zineuskadi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.