Jose Luis Zumeta margolaria (Usurbil, Gipuzkoa, 1939-Donostia, 2020) ostegunean hil zen. Bere bide propioari beti leial izanda, gerra osteko euskal artistarik nabarmenetako bat bihurtu zen, eta figurazioaren eta abstrakzioaren arteko mugetan topatu zuen bere mintzaira.
Atzo, haren heriotzaren berri eman zuen BERRIAk papereko zenbakiaren azalean, modu berezi batean; Ibai Maritxalar Urkiaren ilustrazio batek jarri zion irudia Zumeta zenari. Irudia hemen deskargatu daiteke PDF formatuan (irudi hau Ibai Maritxalar Urkia pintoreak egin du, erabilera partikularrerako hartu eta erabil daiteke. Beste edozertarako erabiltzeko, egilearen baimena beharko da).
Maritxalarrek, ordea, bi bozeto prestatu zituen. Honakoak dira bi bertsioak:
Horrez gain, Iñaki Martiarena Mattin ilustratzaileak ere Usurbilgo margolaria zena oroitzeko margolan bat prestatu du.