Bihar: Hondarribiko Psilocybenean (20:30).
Azken hamar urteetan dezenteko sona lortu du Maika Makovski Balear uharteetako (Herrialde Katalanak) kantugile honek. Kradiaw diskoarekin egin zuen debuta, 2005ean, eta, haren ekarpena goratuz, kritikak berehala adierazi zuen undergronud-aren musa berria zela. Disko horretan folka eta punka nahastu zituen, eta adituek esan zuten P. J. Harvey, Neil Young, Stooges, Hole eta Joni Mitchellen soinuak ekartzen zituela gogora. Baina pixkanaka bere soinua leunduz joan zen, eta horren lekuko da Desaparecer (2011), baita Thank You for the Boots (2012) baikorra ere, adiskidetasunari eskainia.
Hondarribian ez da taldearekin batera arituko. Izan ere, Maika Sings The Reds proposamenarekin dabil orain zuzenekoetan. Hortaz, gitarraren edo pianoaren laguntza soilarekin abestuko ditu bere abesti kutunak, bai eta bertsioak ere.
MAIKA MAKOVSKI
Zuzenean arimara jotzen duten kantuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu