azkena rock

ZZ Top izango da 2015eko Azkena Rock jaialdiko kartelburu

Ekainaren 19 eta 20an izango da musika jaialdia, Gasteizen.

ZZ Top taldea. ZZ TOP
2014ko azaroaren 17a
11:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Azkena Rock jaialdiko antolakuntzak jakinarazi du zein izango den 2015eko lehen kartelburua: ZZ Top talde estatubatuarra. 1970eko hamarkadan sortu zuten taldea Houstenen Billy Gibbonsek (ahotsa eta gitarra), Dusty Hillek (baxua) eta Frank Beardek (bateria), eta gaur egun ere hirurek osatzen dute taldea. Haien ibilbidean 25 milioi disko baino gehiago saldu dituzte AEBetan.

ZZ Top taldearekin batera ariko dira Red Fang, The Dubrovniks, Chuck Ragan and The Camaraderie, Highlights eta zehazteko dauden beste hainbat talde.

Bi egunetarako txartelak Azkena Rocken webgunean eros daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.