Eleberria

2033: utopiaren lagunak

2033: utopiaren lagunak

Idazlea: Gabiña, Juanjo

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 355

Argitaletxea: SWPI

Juanjo Gabiñaren ñehen nobela honek, Utopiaren Lagunak izenekoak, errealismo handiz hornitutako mundu magiko batean murgiltzen gaitu egileak. Horretarako, Prospektiban aditua denez, etorkizuneko zenbait eszenatoki posible eta egingarriz baliatzen da. Eszenatokiaren bidezidorrari esker, sortzen diren hainbat egoera ondo uler ditzakegu. Jarraitu beharreko utopiaren bidea ere argitzen digu. Baita mundu honetan jasaten ditugun kontraesan nagusiak ulertzera ere. Lur planeta erabat galduta eta noraezean dabilena, gauza bera baino gehiago eginez. Beraz, trilogia honen bidez, egoera oso larriak bizi ahal izango ditugu, modu nabarian. Hala ere, ez dugu oso urrutira joan beharko, Trilogiak 2031-2044 epean gerta daitezkeen bizipenak bildu eta azaltzen baititu. Bere osotasunean, oso erakargarria izateko beharrezko osagaiak biltzen dituen nobela da. Hala nola, susmoa, maitasuna, ametsa, traizioa, borroka eta baita lirika ere. Baina, egilearen nobela guztietan bezala, irakurtzean, bakoitzak ekarpen handiak jasotzen ditu honako gai hauei buruz: zientziaren eta teknologiaren garapena, sozioekonomiaren bilakaera, finantza-boterearen kontzentrazio geldiezina gutxi batzuengan, III. Mundu Gerra izateko aukera gero eta handiagoa... Garai horretan, munduko potentzia handienak elkarren aurka ari dira, lehengaiak eta baliabideak kontrolatzeko borrokan. Bestalde, espazio-ontziak Ilargira bidaltzen dira konkistatzera, eta Martera ere iritsi nahi dute. Nobelak irakurleari gogorarazten digu espazio hori, guretzako mugagabea dena, dela, hortik irits daitezkeela gure planetara beste izar-sistemaren batetik datozen bisitariak. Iraganean diruzalekeria zen agortutako finantza eredu kapitalistaren garapenaren eragile nagusia. Hala ere, lehengai estrategikoenak eskuratzeko nahiak aurrez aurre jarriko lituzke potentzia handiak. Aitzitik, gainerako munduak politika komertzial protekzionista zorrotzak aplikatu beharko lituzke bizirik iraun ahal izateko. Baliabide hauen eskasiak herrialde garatu ezberdinak protekzionismo indartsu bat hartzera eraman zituen. Neurri horiek hazkundea geldiarazi egingo dute, eta datozen urteetan munduko ekonomiaren gertakarien erritmoa markatuko dute. Protekzionismo-mailen igoera handi horrek saihestezina egingo luke mundu mailako ekonomia-atzeraldi suntsitzaile bat gertatzea, eta, geroxeago, beldur den Hirugarren Depresio Ekonomikoa sortzea. Prozesu horrek guztiek estatu kolpeak eta diktadura anker eta hiltzaileak eragingo ditu, bai faxistak, bai komunistak. Horrek, handik gutxira, III. Mundu 1 Gerra piztuko zuen, baina oraingoan ondorio katastrofikoak ekarriko zituen, bonba atomikoak eta, bereziki, bonba termonuklearrak erabili zirelako. Baskoniako lurretara ere irits daitezkeela, eta nobela honetan etorri dira, mundu mailako jardunean, espazio horretako parte baten identifikatzen direnean, Mikel Pierre Garmendia baskoniar jatorriko kanadarra eta Kattalin Iruretagoiena Baskonian sortu eta bizi dena, mundu osoko beste hainbat nazioetako partaideekin mundu justu eta eraginkorragoa lortzeko ahaleginetan aritu dira. III. Mundu Gerra herrialde askotara zabal ez dadin, gure protagonistak "Utopiaren Lagunak" elkarteko kide gisa integratzen dira. Nazio gehienak neutralak izan daitezen, beste planeta aurreratuago baten laguntza dute. Aldi berean, nazio horiek guztiak Utopia oinarri hartuta mundu hobe bat diseinatzeaz arduratuko dira. Gerraostean eraikitzen joango diren mundu bat, eta, hala, aurre egingo diote klima-aldaketak eragindako inpaktu katastrofikoen areagotzeari.

Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE