Saiakera

Berbelitzen hiztegia

Berbelitzen hiztegia

Idazlea: Lertxundi Esnal, Anjel

Generoa: Saiakera

Argitaletxea: Alberdania

Berbelitz, liburuko itzultzaile protagonista, gaztetatik hasi zen beste hizkuntzetako obrak euskarara itzultzen, beste munduak, beste begiradak, beste kulturetako sentiberatasunak euskarara ekartzen. Jakin-gose, apunteak hartzeko ohitura du bere itzultzaile lanaz bezala bere bizitza xumeko gorabeherez ere. Baina, urteari urte, apunteak pilatzen joan zaizkio, karpetak eta karpetak bete ditu ikusi eta bizi izan duenari buruzko apunteekin, bere baitako hausnarketekin, etxetik kanpora eta kanpotik etxera egindako bidaia benetakoekin eta mentalekin. Baina urtetako lanak merezi izan ote du, hainbeste paperen artean ba ote dago fundamentuzko ezer? Apunteak erre ez erre dagoela, lagun idazle bati eskaintzen dizkio karpetak, zernahi egin dezan bertako apunteekin. Idazleak, karpetetako materiala begiratu ostean, interesgarriena jaso, eta lagunaren obsesio nagusien hiztegi bat —itzultzaile baten lanabes nagusia— osatuko du Berbelitzen hainbat testurekin. Fikzioaren eta saiakeraren arteko testu hibrido bat da emaitza. Berbelitz itzultzailearen bitxikeriak eta jenialtasunak aurkituko ditu irakurleak haren oroitzapenen eta eguneroko bizitzaren zabuan.

BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei.Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.