Haur eta gazte literatura

Burbuila artean

Burbuila artean

Idazlea: Galí, Mercè

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 15

Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka

Burbuila artean, oihalezko liburu ezin egokiagoa da irakurtzeko ohitura pizteko eta behaketaren eta jolasaren bidez niniarekiko lotura sendotzeko. Formatu ezin hobea da jakin-mina pizteko, hitz egiten laguntzeko eta irudimena bultzatzeko, modu ludiko eta hurbilean betiere, itsasoarekin lotutako lexiko oinarrizkoa ikasi bitartean.

Mercè Galíren irudi soil erakargarriek ozeanoan bizi diren espezien berri ematen dute, eta landareek lotura egiten dute Pelos y plumas proposamenarekin (aldi berean argitaratua, etxaldeko animaliei buruzkoa). Batean zein bestean, diseinu zaindu eta originala bereizgarria da adin honetarako argitaratutako beste proposamen batzuen aldean.

Formatu seguru eta iraunkorra, garbitu daitekeen oihalean egina, sendoa. Kartoizko kutxatxo erakargarri batean dator, polit-polita opari bat egiteko.

Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA