Dohaintzari buruzko saiakeraren lorratzean
Idazlea: Mauss, Marcel / Lévi-Strauss, Claude
Generoa: Saiakera
Orri kopurua: 503
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua
Alde batetik, ondorio nolabait ere arkeologikoak aterako ditugu inguruan edo gure aurretik izan ditugun gizarteetako giza transakzioen izaerari buruz. Era berean, deskribatuko dugu zer truke- eta kontratu-fenomeno izan dituzten merkatu ekonomikorik gabeak izan ez arren —gure ustean, ezagutzen ditugun gizarte guztietan ageri den giza fenomeno bat baita merkatua— gurea ez bezalako truke-erregimena duten gizarteetan. Merkatariak eta haien asmakizun nagusia baino lehenagoko merkatua ikusiko dugu —hots, monetaren aurrekoa—, eta aztertuko dugu nola funtzionatzen zuen bai kontratu- eta salmenta-bide nolabait esateko modernoak agertu aurretik (semitikoa, helenikoa, helenistikoa eta erromatarra), bai moneta tinbratua azaldu aurretik. Aztertuko dugu, berebat, zer moral eta ekonomia ageri ziren transakzio haietan