Saiakera

Euskadiko espetxeetan askatasunaz gabetuta dauden emakumeen desberdintasunak agerian jartzen, Bangkokeko Arauen bitartez

Euskadiko espetxeetan askatasunaz gabetuta dauden emakumeen desberdintasunak agerian jartzen, Bangkokeko Arauen bitartez

Idazlea: Meneses Falcon, Carmen; Martinez Perza, Rosa

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 188

Argitaletxea: Universidad de Deusto

Azterlan honen helburua da Euskadiko espetxeetan askatasunaz gabetuta dauden emakumeen beharrei ematen zaien arreta ebaluatzea, Estatuaren espetxe-eskumenak eskuordetzearen testuinguruan eta euskal eredua ezarri aurretik; horretarako, hain zuzen, presoen tratamendurako Nazio Batuen arauak, Bangkokeko Arauak deritzenak, hartu dira erreferentziatzat. Ikerketa emakume presoengan zentratu da, ikuspegi metodologiko mistoa erabiliz. 17 elkarrizketa egin zitzaizkien Zaballako eta Martuteneko espetxeetako profesionalei eta arlo horretan aditu diren pertsonei, eta beste 9 elkarrizketa askatasunaz gabetutako emakumeei. Horrez gain, aurrez aurreko inkesta bat egin zitzaien, gaztelaniaz eta euskaraz, bi zentroetako 49 espetxeraturi. Emaitzek agerian utzi dute egun, oraindik, emakume presoenganako diskriminazio-moduak daudela, eta euskal espetxe-sisteman genero-ikuspegia erabat txertatzeko bidean aurrera egiteko beharra nabarmendu dute.

Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!