Saiakera

Euskal Herriko mugak oinez: 66 etapa 7 herrialdeetako perimetrotik

Euskal Herriko mugak oinez: 66 etapa 7 herrialdeetako perimetrotik

Idazlea: Goierriko Mendizale Beteranoak

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 239

Argitaletxea: Sua

Liburu honek proposamen kitzikagarria dakar: Euskal Herriko itzulia bere perimetroan barrena osatzea. 66 etapa dira Bizkaiko Golkoko itsas-bazterrean, Kantabria eta Burgosko mugetako mendietan, Errioxa eta Zaragozako mugetako lautadetan, Huesca eta Biarno ertzeko bortuetan eta Aturriko ibai-hegiko ordokietan. Asmo handia da, bai. Etapa bakoitza deskribapenaz, mapaz eta ibilbidearen trackaz hornituta dator. Baliabide horiek bidelagun, Urdaibaiko paduretatik Hiru Erregeen Mahaira igoko gara, Ebro ibaia zeharkatu, Bardeetako mortuak inguratu eta mila leku gehiagotatik igaroko gara

Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE