Saiakera

Gerniken artea(n). Sinbolo baten hitzak, irudiak eta hotsak

Gerniken artea(n). Sinbolo baten hitzak, irudiak eta hotsak

Idazlea: Alkezar Etxeberria, Irati (ed.)

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 204

Argitaletxea: EHU

Argitalpen hau Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeak azken urteotan garatu duen «Gernika(k): trauma historiko baten errepresentazioak, transmedialitatea eta birsemantizazioa» proiektuaren emaitzetako bat da. Izan ere, liburu honek Mari Jose Olaziregik (MHLIko ikertzaile nagusia) eta Ana Gandara Sorarrainek (MHLIko kidea) editatutako Gernika(k)/Guernica(s). Resemantizaciones de un trauma histórico (Peter Lang, 2025) monografikoan du oinarria, eta argitalpen honen bitartez, bertan parte hartu zuten hainbat egile euskaldunen kapituluen euskarazko konpilazioa eskaini nahi dugu. Hala, liburu honetan aurreko argitalpenean oinarritutako bi lan mota aurkitu daitezke: batetik, jada argitaratutako kapituluen itzulpenak, eta, bestetik, argitaratutako kapituluen egokitzapen edo moldaketak. Den-denek bat egiten dute Gernikaren euskal errepresentazio kulturalak aztertzeko, horregatik, fokua euskal sortzaileengan jarri da, haiek Gernika nola interpretatu eta irudikatu duten aztertzeko, eta sortutako esanahi berriak esploratzeko.

Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA