Liburuak
Aurkitu zure ibilbidea
Saiakera
Gure klasizismo txikia
Idazlea: Azurmendi, Joxe
Generoa: Saiakera
Orri kopurua: 206
Argitaletxea: Jakin
XX. mende hasieran Jesusen Lagundiaren inguruan elkartu ziren hainbat kulturgile euskaltzalek (Estefania, Orixe, Ibinagabeitia, Zaitegi...) osatu zuten eskola du abiapuntu Azurmendik. Eskola klasizista horren aurrekariak, oinarri intelektualak eta horien arabera euskara lantzeko saiakerak ditu aztergai, eta hurrengo belaunaldiak (Azurmendirena berea denak) egindako kritikak berrikusten ditu.