Eleberria

Hamar laminak

Hamar laminak

Idazlea: Hirigaray, Pantxo

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 97

Argitaletxea: Maiatz

Eleberri hunen idazteko, Pantzo Hirigarai abiatu da aspaldi idatzi zuen antzerki batetarik, Hamar laminak antzerkitik, Xirrixti Mirrixti antzerki taldeak eman zuena duela 30bat urte. Eta eleberri gisa egokitu du ‘Hamar laminak’ liburuan. Liburuak istorio iluna kondatzen du, hilketa eta inkesta batekin. 2043. urtean gertatzen da. Hamar euskaldun gelditzen dira Ipar Euskal Herrian, eta hamar horiek dira euskal kultur saileko azken ordezkoak (azken kantaria, azken musikaria, azken pilotaria, muslaria, bertsularia, idazlea...). Iratiko etxola batean biltzen dira ikusteko euskaltasunetik zer salba daitekeen. Baina bat bestearen ondotik hilak dira. Negu minean, elurrez inguratik, arrunt isolatuak, argi da heietariko bat dela hiltzailea. Baina nor ote? eta zendako?

Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA