Hernio eta Pagoetako natura parkea
Idazlea: Arrizabalaga Aizpurua, Mikel
Generoa: Saiakera
Orri kopurua: 173
Argitaletxea: Sua Edizioak
Gipuzkoan, Urola, Tolosaldea eta kostaldearen artean, eremu ezin ederragoa zabaltzen da. Hernioko tontor segailaren oinetan ibar sakonak, basoak, larreak eta baserriak tartekatzen dira, naturaren eta gizakiaren arteko auzolanak dakarren
oparotasunaren erakusgarri. Hernio-Gazumeko mendigunea Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) da; Pagoeta, berriz, natura parkea. Bata eta bestea altxor handien gordailu bilakatu dira, biak elkarren ondoan eta elkarren desberdin.
Paisaia eder hauetan barrena 29 ibilaldi proposatu ditu liburu honek. Mendi gailurretara, basoetara, baserri auzoetara, itsas gaineko talaietara eta zokondo bakartietara eramango gaituzte, ermita, burdinola eta galtzada zaharren arrastoei segika. Unibertso txiki horretan naturak eta gizakiak elkarlanean emaitza ikusgarriak ondu dituzte.