Istorio desegokiak : gizaki txepelez, maitagarriz eta hiltzailez, justiziaz eta abarrez
Idazlea: Iriondo González, Eduardo
Generoa: Ipuina
Orri kopurua: 244
Argitaletxea: Ediciones Beta III Milenio
Istorio “desegokiak” dira.
Batzuetan gizonak lotsagarri geratzen dira: Mahai Gonadunaren Kasu Harrigarria (Halakorik!), Karlos Igaztuaren Erizainaren Ahalduntzea (Eneeeeei!), edo Imajina eta Pendulua (ipuin trajipatetikoa!) narrazioetan, esaterako. Edo Engainuaren Trebezia Ebolutiboa narrazioan bertan.
Xamurtasunareko lekua ere badago Istorio Sortzaile Ikusiezinak ipuinean (Osaba eta Lehengusina laburra; maitagarriak biak). Hizkuntza Hiltzaileak narrazioan hizkuntzarekiko jarrera hipokritak eta zabarrak agerian geratzen dira, hilketa bat tartean dela. Powel's Dotrina inbasio gerren alegoria komikoa da, hiri-tribu batzuen gerra-jolasak erabilita (skinak, underpunkak, tribuen argota...). Justizia Zuzena... ipuinean justizia eta epaileak ez dira loriatsu irtengo; Bab basamortuan; badaezpada. Izuaren zuloan modu berezian narratutako thrillerra da. Hiltzailerik behar al da hiltzeko?
Ohikoak ez diren gaiak eta ikuspegiak umore beltzez, jakinminez eta prosa dotorez tratatuak.