Komunitate imajinatuak : Nazionalismoaren jatorriari eta hedapenari buruzko gogoetak
Idazlea: Anderson, Benedict
Generoa: Saiakera
Orri kopurua: 239
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea = Universidad del País Vasco
Oraindik ere ohargarri eta eztabaidagarri da Benedict Andersonen lorpen intelektualaren zenbaterainokoa. Komunitate imajinatuak honek ez dio utzi nazionalismoaren jatorriei buruzko libururik itzaltsuena izateari, Mendebaldeko pentsamenduaren tradizioetan zegoen hutsunea egoki betez. Giza zientzien arloko ingelesezko libururik aipatuena da, eta mundu osoan ditu irakurleak hogeita hamar itzulpen baino gehiagori esker.
Argitasun bikainez, azterlan jakingarri honek Hego Amerikaraino garamatza komunitatearen ideiaren agerpenaren lorratzean, XIX. mendeko Europara eraman beharrean. Gerora, kidetasun-sentipen hori maila guztietan eratu eta birformulatuko zen, goi-politikan hasi eta herri-kulturan buka, inprentaren, literaturaren, mapen eta museoen bitartez. Nazioen agerraldi eta gatazkei eta inperioen gainbeherari jarraituz, Asiako hego-ekialdeko, Latinoamerikako eta Europako iragan hurbileko adibideetara jotzen du, erakusteko nola taxutu duen nazionalismoak gaur egungo mundua.