Mati nork itzali ditu argiak?
Idazlea: Martin Zapirain, Itxaso
Generoa: Haur eta gazte literatura
Orri kopurua: 110
Argitaletxea: Alai
Abentura berri hau Matiren istripu batekin hasiko da. Eskolako rokodromoan eskalatzen ari dela, behera erori eta hanka hautsi du. Medikuak, igeltsadura jarri ondoren, agindu dio lehen egunetan etxean lasai egoteko. Kalera irten ezinda, Mati eta Lau katua asper-asper eginda daude. Baina asperdura ez da luzerako izango. Bat-batean, eguna iluntzen ari duenean, herri guztia ilunpetan geratuko da. Matiren etxetik oso ongi ikus daitekeen itsasargia da herrian piztuta dagoen argi bakarra. Matik, berehala, Amali eta Lurri etxera etortzeko eskatu die. Hiru lagunak eta Lau katua eztabaidan hasiko dira. Zer egin erabaki behar dute, eta ez dira erraz ados jartzen. Azkenean, gertatzen ari dena argitzeko modu bakarra itsasargira joatea izango da