Eleberria

Metro bidai bat eta gero

Metro bidai bat eta gero

Idazlea: Ansoleaga, Asier

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 71

Argitaletxea: Zortziko

Trena heltzeko lau minutu falta dira eta metalezko eserlekuetan lo egiten ari diren bizpahiru pertsona izan ezik, inguruko beste guztiak pantailetara begira daude. Eskaileretatik behera, oihuka eta abesten dagoen, edo oihuka abesten dagoen, mutil gazteen koadrila bat dator eta euren presentzia zaratatsuak, behintzat, batek baino gehiagok bista telefonoetatik askatzeko balio izan du. Edozein pedagogo, soziologo, politologo edo edozergauzetanlogo pedantek azalduko luke Helsinkiko metroko bidaiariek, tableta beharrean liburuak daramazkitela, gizarte nordikoak superaurreratuak direlako. Zenbait kasuetan aditu hori Helsinkin bost hilabeteko erasmus bat egin izan duen pertsona gazte bat da, edo honen aita, eta bere Instagrama herri honen abantzamenduaren seinale argia da. Euskal Herrian, noski, ez.

Bilboko metroan whatsapp eta sare sozialetara gaude eta hauek erabiltzeko behar ditugun tramankuluen faltak, nomofobia atake bat emanda, hogeita hamar minutuz sufritzera kondenatutako gintuzke.

Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE