Semaforo domatzailea
Idazlea: Aintzane Usandizaga Lopez
Generoa: Haur eta gazte literatura
Orri kopurua: 72
Argitaletxea: Txalaparta
Egun batetik bestera, ziatika epidemia zabaldu da Xirriparten, eta, ondorioz, oker ibiltzen hasi dira herriko heldu gehienak. Sara, egoeraz jabeturik, oharrak hartzen hasiko da eta konturatuko da semaforo okerrek badutela zerikusirik helduen portaera bitxiarekin.
Semaforoak zeharo aldrebesturik dabiltza eta zerbait egin beharra dago! Hala bada, Sarak gau batez Semaforo Domatzailearen bisita jasoko du, eta egoera lehengoratzeko planari ekingo diote elkarrekin.
Liburu honetan, semaforoak behar bezala ez tratatzeak ekar ditzakeen okerkeriak eta xelebrekeriak topatuko ditu irakurleak: ziatika, seinale eta farolen ihesa, ispilu biribilak etxeetatik desagertzea … Istorio umoretsu eta abenturaz betea da Semaforo Domatzailea..