Txirriki-txarraka
Idazlea: Amaia Egidazu Arrube
Generoa: Haur eta gazte literatura
Orri kopurua: 32
Argitaletxea: Pamiela
«Gure herrian bada ume bat –haren izenik orain ez dut gogoratzen–, bereziki trebea dena gauzak galtzen: etxeko giltzak, txanoa, motxila, baloia… Non eta nola galtzen dituen ez da sekula konturatzen.
Gaurkoan, amak enkargu berezi bat eman dio: amama gaixorik dago eta gauza pila bat eraman behar dizkio. Umea tipi-tapa, txirrikitxarraka, badoa amama estu-estu besarkatzeko irrikaz; baina lortuko al du amamaren etxera heltzea bidean ezer garrantzitsurik galdu gabe?
Testuaren egitura errepikakorra eta metagarria da, errimaduna eta jostaria. Ilustrazioak koloretsuak dira eta oso adi begiratu beharko dituzu ibilaldi guztian zehar gertatzen den guztiaz ohartzeko».