Haur eta gazte literatura

Zenbat lo

Zenbat lo

Idazlea: Lizarraga Gomez, Iraitz / Lizarraga Galdos, Izaro

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 40

Argitaletxea: Txalaparta

Zenbat lo loreak usteltzeko.

Zenbat lo begirik bildu gabe.

Zenbat lo zurekin amesten.

Zenbat lo harresia zeharkatzeko.

Zenbat lo zu besarkatzeko.

Zenbat lo ur freskotan oinak bustitzeko.

Zenbat lo?

Haur batek kartzelarekin eta preso duten amarekin zer harreman duen kontatzen du liburu honek, Nekane Txapartegiren eta bere alabaren historia oinarri hartuta. Afektuak eta jolasak hala testua nola ilustrazioak blaitzen dituzte gaztetxo zein helduentzako obra poetiko eder honetan.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.