30 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, 18 urteko bikotekideari eraso egitea egotzita

18 urteko emakumea ere atxilotu zuten udaltzainek, elkarrekin izandako borrokan gizonari eraso egitea egotzita.

Eraso matxisten aurkako protesta Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Eraso matxisten aurkako protesta Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko maiatzaren 28a
13:07
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak abisua jaso zuen atzo, arratsaldeko lauretan, Forondako Atean eraso bat jazo zela esanez, «ziurrenik indarkeria matxistarekin zerikusia zuena». Bertaratutakoan, agenteek bikote bat aurkitu zuten bertan: 30 urteko gizon bat eta 18 urteko emakume bat.

Bikotea eta lekuko bat galdekatu ostean, udaltzainek ondorioztatu zuten gizon-emakumeek elkarri eraso ziotela, eta gizona atxilotu zuten, indarkeria matxista egotzita. Emakumea ere atxilo eraman zuten agenteek, hark ere bikotekideari eraso egin ziola iritzita. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA