750.000 kilo oliba eta 150.000 litro olio ekoitzi dira aurten Arabako Errioxan

Oliba Olioaren Moredako XIII. Ferian aurkeztu dituzte aurtengo kanpainaren emaitzak, eta ekoizpena handitu izana eta aparteko kalitatekoa izatea nabarmendu du Amaia Barredo Nekazaritzako sailburuak.

Olibondoak Nafarroan.
Olibondoak, artxiboko irudi batean. INTIA
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko martxoaren 18a
11:54
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ohitura denez, Oliba Olioaren XIII. Feria ospatu zuten igandean Moredan (Araba), eta sektoreak aurtengo uztaren emaitzak aurkezteko profitatu zuen abagunea. Eta ekoizleak pozik daude emaitzarekin. Izan ere, 750.000 kilo oliba bildu dira eskualdean 2025-2026ko kanpainan, eta horietatik 150.000 litro olio inguru atera dira. Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadurako, Landa Garapeneko, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren hitzetan, «oso positiboak» dira emaitza horiek, eta ekoitzitako oliba olioa «apartekoa» da, «kalitate bikainekoa».

300 hektarea olibadi ditu gaur egun Arabako Errioxako eskualdeak, eta ekoizpena handitu izana ere nabarmendu zuten igandean, sei hektarea gehiago landatu baitziren iragan den urtean. Ekoitzitako olioa hogei markak baino gehiagok merkaturatzen dute, eta 65 ekoizle inguru daude Arabako Errioxan. Bertako olioak «kalitatezko tokiko produktuaren sinonimo» izaten jarraitzea nahi dutela azpimarratu du Barredo sailburuak, eta erakundeek sektorearen alde postura egiten jarraituko dutela nabarmendu du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA