Aitor Montesi babesa adierazteko elkarretaratzera deitu dute

Euskaldunon Hizkuntza Eskubideen Aldeko Arrasateko Protokoloak elkarretaratzea antolatu du ostiralerako, Arrasateko ospitale aurrealdean.

(ID_17011757074565) Aitor Montes medikua
Aitor Montes medikua. ARABAKO ALEA
Arabako Alea
2023ko azaroaren 28a
14:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Aitor Montes Aramaioko medikuak duela egun batzuk jasandako jazarpena salatu du Euskaldunon Hizkuntza Eskubideen Aldeko Arrasateko Protokoloak, eta elkarretaratzera deitu dute abenduaren 1erako (ostirala), Arrasateko ospitale (Gipuzkoa) aurrealdean. Montesek zerbitzua euskaraz emateko daukan eskubidea aldarrikatu dute protokoloko kideek, eta babes osoa helarazi diote eskubide horren defentsan urte luzez aurrera eramaten ari den borrokagatik «eta jasaten ari den jazarpen onartezinagatik».

Debagoieneko ESIko zuzendaritzari gogoratu diote erakunde publikoen betebeharra dela «euren zerbitzuak euskaraz eman eta jasotzeko eskubidea bermatzea». Ildo horretan eskatu diote Montesek, zein zerbitzu publikoetako beste edozein langilek, lana euskaraz egiteko daukan eskubidea babesteko, eta publikoki salatu ditzala euskaraz aritzeagatik jasaten dituen erasoak.

Artikulu osoa, Arabako Alea-n irakurgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.