Ostegun eguerdian Araban daudenek alerta bat jasoko dute sakelakoan

ES-Alert sistemak abisuak ematen dizkie herritarrei larrialdi handiko egoeretan eta hondamendietan. Ostegunean proba bat egingo dute lurralde osoan, sistema horren eraginkortasuna aztertzeko.

 SOS Deiak-en zentroa. IREKIA
SOS Deiak-en zentroa. IREKIA
Arabako Alea
2025eko azaroaren 11
11:22
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ostegunean, 12:00ak aldera, Eusko Jaurlaritzaren larrialdiak koordinatzeko SOS Deiak zentroak ES-Alert sistemaren eraginkortasuna probatuko du. Larrialdietan edo hondamendietan herritarrei abisuak emateko balio du alerta horrek. Ordu horretan Araban kokatutako gailuek alerta soinu bat igorriko dute, eta ondoren mezu bat jasoko dute, herritarrek proba bat dela jakin dezaten.

Mugikorrean mezu hau jasoko dute:

«112 SOS Deiak Euskadik egindako alerta masiboen aktibazio proba. Larrialdi hondamendi egoeren aurrean herritarrei telefono mugikorretara bidaliko zaien alerta sistemaren proba mezu bat da. Eskerrik asko. Mezua irakurri ondoren, sakatu onartu pantailatik ezabatzeko».

Sos deiak-en alerta. IREKIA
SOS Deiak-en alerta. IREKIA

SOS Deiak-en hirugarren simulazioa izango da. 2022an Bilboko auzo batzuetan egin zuten, eta iragan urrian Balmasedan (Bizkaia) ere egin zuten. 

Jarraitu irakurtzen Alea aldizkarian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.