Bi lagun atxilotu dituzte Gasteizen, indarkeria matxista egotzita

21 urteko gizon bat eta 35 urteko bat atxilotu zituen atzo Gasteizko Udaltzaingoak, indarkeria matxistarekin lotutako delituak leporatuta.

Indarkeria matxista salatzeko Gasteizen egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko Gasteizen egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko otsailaren 13a
15:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bi gizon hartu zituzten atxilo atzo Gasteizen, indarkeria matxista leporatuta. Eguerdi aldera, udaltzainek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten. Polizien arabera, gizonak hainbat salaketa zituen urruntze aginduak «sarritan» urratzeagatik, eta, gainera, «arriskutsutzat» jotzen zuten, gerta zitekeelako «suzko armak» eramatea aldean. Zabalgana auzoan aurkitu zuten gizona, eta bertan atxilo hartu zuten agenteek.

Bigarren kasua, berriz, gauerdi aldera jazo zen, Gasteizko Alde Zaharrean. Emakume batek Poliziari dei egin zion, bikotekideak eraso egin ziola eta. Bertaratu zirenean, agenteek jakin zuten 35 urteko gizonezkoak eta haren bikotekideak liskar bat izan zutela eta elkarri lesioak eragin zizkiotela. Gizona atxilo eraman zuten, indarkeria matxista egotzita, eta emakumea ikerketapean jarri dute, gizonari eraso egitea leporatuta. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.