Bi atxilotu Gasteizen, indarkeria matxista egotzita

31 urteko gizon bat eta 44 urteko beste bat atxilo eraman zituen asteburuan Gasteizko Udaltzaingoak, bikotekideari eraso egitea egotzita.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko maiatzaren 25a
13:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu zituen iragan den asteburuan, bikotekideari eraso egitea egotzita. Ostiral arratsaldean jazo zen lehen atxiloketa. Agenteek indarkeria matxista kasu baten berri izan zuten, gizon batek bere bikotekideari egin ohi zizkion eraso eta tratu txar fisikoengatik. Bikotea bizi zen etxebizitzara bertaratu zirenean, emakumeak berriki egindako zauria zuela ikusi zuten udaltzainek. Eraikinean bizi zen lekuko batek gizonak emakumeari sarri eraso egiten ziola baieztatu zuen, eta agenteek atxilo eraman zuten 31 urteko gizasemea. 

Larunbatean jazo zen bigarren atxiloketa. Adurtza auzoko atari batera gerturatu ziren udaltzainak, bertan emakume bat zauriturik eta odoletan zegoelako. Aurpegian kolpeak eta zauriak zituen andreak, eta erasotzailea bere bikotekidea izan zela adierazi zien agenteei. 44 urteko gizonak Mendizorrotza aldean eraso zion emakumeari, eta sakelako telefonoa kendu ostean ihes egin zuen. Udaltzaingoaren beste patruila batek topatu zuen geroago, etxean, eta atxilo eraman zuten, indarkeria matxista egotzita. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA