Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, indarkeria matxista egotzita

22 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo goizean udaltzainek, bikotekideari eraso egitea leporatuta. 37 urteko beste gizon bat ere atxilo eraman dute, seme-alabengana hurbiltzea debekatzen zion urruntze agindua urratzea egotzita.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, Gasteizen, artxibo irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, Gasteizen, artxibo irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko ekainaren 5a
13:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bi gizon atxilotu zituen atzo Gasteizko Udaltzaingoak, indarkeria matxista leporatuta. Horietako bat, 22 urtekoa, eguerdian atxilo eraman zuten agenteek, bikotekidearekin izandako liskar batean hari eraso egitea egotzita. Udaltzainen arabera, bikotekideek «elkarri eraso egin zioten bien haurra aurrean zela», eta horregatik atxilotu zuten gizona. Emakumea, berriz, ikerketapean jarri dute gertaera horiengatik.

Zabalgana auzoan atzeman zuten poliziek beste gizona, 37 urtekoa, bikotekide ohiarengandik eta bien seme-alabengandik urruntzeko agindua hausteagatik. Auzoko eskola batera joan ziren agenteak, gizon batek urruntze agindu bat urratu zuelako abisua jaso baitzuten.

«Biktima babestua» den emakume batek deitu zien udaltzainei. Andrearen arabera, bikotekide ohia seme-alaben bila agertu zen auzoko ikastetxean, haiengana hurbiltzea debekaturik bazuen ere epailearen aginduz. Handik hurbil aurkitu zuten agenteek gizona, eta, urruntze agindua indarrean zela ziurtatu ostean, atxilotu egin zuten. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE