Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, indarkeria matxista leporatuta

Gasteizko Udaltzaingoak igande goizean atxilotu zuen 30 urteko gizona, bikotekideari eraso egitea egotzita.

Indarkeria matxistaren aurkako protestak, iazko azaroaren 25ean, Gasteizen, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako protestak, iazko azaroaren 25ean, Gasteizen, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko apirilaren 29a
13:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 30 urteko gizonezko bat atxilo eraman zuten igande goizean, bikotekideari eraso egitea eta heriotza mehatxuak egitea leporatuta. Arabako hiriburuko Anglo auzoan jazo zen erasoa. Bertako eraikin bateko bizilagunek «oihuak, kolpeak eta heriotza mehatxuak» aditu zituzten etxe batean, eta udaltzainei dei egin zieten. 

Bertaratu zirenean, agenteek etxeko atea jo zuten, baina inork ez zien zabaldu. Barrutik norbaitek laguntza eske jarraitzen zuela entzunda, atea botatzea erabaki zuten udaltzainek, eta bikotea aurkitu zuten barruan. Agenteen eta lekukoen arabera, gizonak emakumeari eraso zion, eta andreak zauri nabarmenak zituen. Agenteek atxilo eraman zuten gizona, eta emakumea, berriz, ospitalera eraman behar izan zuten, hartutako kolpeen ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA