Gizon bat hil da Mataukun izandako auto istripu batean

Atzo arratsaldean bi autok parez pare jo zuten elkar N-104 errepidean. Auto bateko gidaria Txagorritxuko ospitalera eraman zuten, zaurituta, eta beste autokoa bertan hil zen, autoan harrapatuta.

N-104 errepidea Matauku parean. BERRIA
N-104 errepidea Matauku parean. BERRIA
Maddi Iturriotz Alkorta
2025eko azaroaren 18a
10:41
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo, 17:30ak aldera, auto istripu larri bat gertatu zen N-104 errepidean, Matauku parean (Araban). Bi autok parez pare jo zuten elkar. Gidari bat zauritu zen, eta bestea autoan harrapatuta geratu zen.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu zirenean, zauritutako gidaria Txagorritxuko ospitalera eraman zuten. Beste autoko gidaria, aldiz, harrapatuta geratu zena, suhiltzaileek atera zuten, baina berandu zen ordurako. Osasun zerbitzuek ezin izan zuten suspertu. 

Errepidea itxi behar izan zuten, eta iluntzean hala jarraitzen zuen oraindik. Ertzaintzak istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.