Asier Agirre (Aramaioko alkatea)

«Haize errota batzuk jarrita ez dugu ezer konponduko»

Arrazoi pertsonalak tarteko, joan den ekainean hartutako Aramaioko aginte makila abenduan utzi zuen Iban Herrartek, eta, haren lekuan zinegotzi izan den Asier Agirre aukeratu dute. Eskarmentua badu zereginean, 2007tik 2011ra bitartean ere alkate izan bait

(ID_17056745397765) (/EZEZAGUNA)
Asier Agirre Aramaioko alkatea. ARAMAIOKO UDALA
Arabako Alea
2024ko urtarrilaren 19a
15:35
Entzun
Hainbeste urte eta gero, nola topatu duzu Aramaioko Udala? Nolakoa da alderdien arteko harremana?

Gizartea beste bat da, hori garbi daukagu. 2007an egoera politiko bat zegoen eta orain beste bat dago, baina helburuek antzera jarraitzen dute. Eskumako pentsakera duenak bere baliabide guztiak jarriko ditu gero eta eskumarago joateko, eta guk gure bidea egin behar dugu. Ezkerreko pentsakera eta herriarekiko atxikimendua duen talde bat izan behar dugu, eta uste dut hori garela. Ni bat gehiago naiz Aramaioko Udalean, talde sendo bat dago, eta orain arte bezala lan egiten jarraituko dugu. Garrantzitsuena da talde erabakiak hartzea, herriarekin kontatzea, eta ahalik eta anitzen eta egokien eramatea kudeaketa.

2007an AHTari buruzko galdeketa egiteagatik epaitu zintuzten, Estatuko Fiskaltzak eginiko salaketa batengatik. Eta Arabako Auzitegi Probintzialak absolbitu zintuen gero.

Hori gure herri izaerari egindako beste eraso bat izan zen. Lanketa bat egin genuen Abiadura Handiko Trenaren inguruan, adierazi genuen herri bezala ez genuela nahi  proiektu hori, ez genuela nahi gure herria suntsitzea, gertatu den bezala; sortu ziren kalteak kontuan hartuta, gainera, errepideetan izan ziren kalteak, herritarrek pairatu zituztenak, eta gaur egunean konpondu gabe jarraitzen dutenak... Hori guztia ikusita, herri galdeketa bat egin zen herrian eta ondorio batzuk izan zituen. Ondorio horien artean, ni jomugan jarri ninduten. Eta absolbitua izan nintzen, azkenean estatu batek herri baten aurka egiterik ez duelako, herria ari delako borrokan.

Elkarrizketa osoa, Arabako Alea-n irakurgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.