Haizea Lauzurika eta Ekain Gonzalez izango dira aurtengo Edurne eta Zeledon Txiki Gasteizko jaietan

Umeen egunean, abuztuaren 7an, Andre Maria Zuriaren plazan protagonista bilakatuko dira. Lauzurika Bereziak kuadrillaren parte da; Gonzalez, berriz, Los Desiguales taldekoa.

Zeledon Txiki eta Edurne, aterkiak eskuan, udaletxean, gaurko ekitaldian. GASTEIZKO UDALA
Zeledon Txiki eta Edurne aterkiak eskuan, gaur udaletxean egindako ekitaldian. GASTEIZKO UDALA
2026ko uztailaren 29a
15:24
Entzun 00:00:00 00:00:00

Haizea Lauzurika eta Ekain Gonzalez izango dira Edurne eta Zeledon Txiki aurtengo Andre Maria Zuriaren jaietan. Biek ere 12 urte dituzte, bat Bereziak kuadrillako kidea da, bestea Los Desigualesekoa, eta abuztuaren 7an jantziko dituzte pertsonaia horien jantziak, haurren egunean. Maider Etxebarria alkateak eta Sonia Diaz de Corcuera zinegotziak gaur goizean entregatu dizkiete jaietan erabiliko dituzten aterkiak eta ardo zahatoa. Han egon dira Zeledon bera, Iñaki Kerejazu, eta blusen eta nesken batzordeko presidente Sergio Gonzalez.

Abuztuaren 7a umeen eguna izaten da Gasteizko jaietan. Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsieraz gain, haurrentzako aisialdi eskaintza handia egongo da egun osoan: sormen tailerrak, orotariko jolasak, tirolina Arriaga parkean, gargantua klasikoa, musika, puzgarriak eta abar. Alkateak bi zortedunei esan die jaietan «gainerakoei kutsatzeko moduko poza» izateko, eta adierazi umeek «ardura eta euforia» nabarituko dituztela barruan.

 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA