Murgiako institutuko janarian ere «zomorrotxoak» atzeman dituzte

Gaurko lehen platera zerbitzatzeari utzi diote. Hezkuntza Ordezkaritzan salatuko dute gertatutakoa, Serunion enpresarekin «ahalik eta lehenen» apurtzeko.

Murgiako institutua
Murgiako institutua. ARABAKO ALEA
Arabako Alea
2023ko azaroaren 21a
09:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Murgiako Bigarren Hezkuntzako Institutuan gaurko menuan zerbitzatu behar zuten menestra alboratu dute jantokiko arduradunek, janarian «zomorro txiki batzuk» atzeman ostean. Ikastetxeak ohar batean zabaldu duenez, zomorro horiek aurkitu eta berehala jarri dira harremanetan janaria zerbitzatzen duen Serunion enpresarekin, «arduradun bat bertaratzeko eta horren konstantzia jasotzeko». Gertatutakoaren ondorioz ikasleei bigarren platera baino ez diete eman.

Aurreratu dute «aurrekoetan bezala» Hezkuntza Ordezkaritzan intzidentzia bat zabalduko dutela. «Espero dugu enpresa honen kontratua bertan behera geratzeko prozesua arintzea eta ahalik eta lehenen gauzatzea», erantsi dute ikastetxeko arduradunek. 

Artikulu osoa, Arabako Alea-n irakurgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.