Salatu dute indarkeria matxistaren biktimen arretako murrizketek arriskuan jartzen dituztela emakumeak

Egonaldi ertaineko harrera zentroko langileek hitza hartu dute aldundian, zazpi langileren kaleratzea eta zerbitzuaren «zapuztea» salatzeko. Aldundiak ONCEren sari bat jaso du aste honetan, harrera zentroko zerbitzuagatik.

Egonaldi ertaineko harrera zentroko langileek egindako protesta bat. ESK
Egonaldi ertaineko harrera zentroko langileek egindako protesta bat. ESK
Arabako Alea
2025eko urriaren 24a
15:31
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko egonaldi ertaineko harrera zentroko langileek agerraldia egin dute ostegun honetan Arabako Foru Aldundiko politika sozialen batzordean, salatzeko murrizketak egin nahi dituztela indarkeria matxistaren biktimak artatzeko zerbitzuan. ESK sindikatuaren babesarekin, langileek ohartarazi dute zerbitzuaren kalitatea eta emakumeen segurtasuna arriskuan jarriko direla aurrekontu berriak aurrera ateraz gero.

Aldundiak maiatzaren 31n argitaratu zuen kudeaketarako baldintza agiri berria indarkeria matxistaren biktimen egonaldi ertaineko harrera zentrorako. Baldintza agerian, hain zuen, aurreikusten zen adostu baino diru gutxiago jartzea: %30eko murrizketa egitea 2025erako onartutako aurrekontuaren aldean. Aldundiaren asmoa da zazpi langile kaleratzea, hau da, egungo lantaldearen %38, eta horrek nabarmen apalduko luke arreta zuzena emateko gaitasuna, langileek salatu dutenez. Zerbitzuan 16 profesional aritzen dira gaur egun, kudeatzaile eta sukaldariez gain, baina baldintza agiri berriaren arabera, ia erdira apalduko litzateke lantaldea.

Jarraitu Alea aldizkariaren webgunean irakurtzen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.