Sute batek bi kamioi erre eta bost pabiloi hondatu ditu Gasteizko Gamarrako industrialdean

Arabako hiriburuko Barratxi kaleko garraio enpresa batean hasi da sutea. Ez da inor zauritu, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gasteizko suhiltzaileak, Korazonisten kalean piztu den sutea itzaltzen.
Gasteizko suhiltzaileak, sute bat itzaltzen, artxiboko irudi batean. GASTEIZKO SUHILTZAILEAK
Peru Amorrortu Barrenetxea
2026ko apirilaren 23a
10:46
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Barratxi kaleko industrialde batean hasitako suteak bi kamioi kiskali eta bost pabiloiri kalteak eragin dizkie bart gauean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez. Sutea Gamarra aldeko industrialdeko garraio enpresa batean piztu da, bart gaueko hamaika eta erdiak aldera, Europa Press albiste agentziaren arabera. Enpresa horretako bi kamioi kiskali ditu suak. Suhiltzaileak bertaratu ziren sutea itzaltzeko, eta laster izan zuten kontrolpean. Garrek, ordea, lau pabiloi hondatu dituzte, eta beste bati kalte txikiagoak eragin dizkiote. Ez da ez zauriturik eta ez kalte pertsonalik izan sutearen ondorioz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA