BEZari lotutako iruzur mezuez ohartarazi du Bizkaiko Ogasunak

Diputazioak eskatu du ez sartzeko mezu horietara eta ez irekitzeko mezu barruko loturak.

Bizkaiko Foru Ogasunaren izenean zabaldu diren iruzur mezuak. BERRIA
Bizkaiko Foru Ogasunaren izenean zabaldu diren iruzur mezuak. BERRIA
Ibai Maruri Bilbao.
2026ko otsailaren 11
16:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bizkaiko Foru Aldundiak ohartarazi du herritar batzuek iruzur mezuak jaso dituztela. Mezu horiek Foru Ogasunaren izenean heldu zaizkie, eta BEZari lotuta daude. Foru aldundiak eskatu du ez sartzeko mezu horietara eta ez irekitzeko mezuan dauden loturak. Datu pertsonalik eta bankuko daturik ez emateko ere eskatu du.

Mezu horien goiburuan «BEZaren egiaztapen mugatua - 2024ko ekitaldia» dago idatzita. Testuan, BEZaren aitorpenetan dauden okerrei buruzko ustezko abisuak agertzen dira. Gainera, esteka batera sartzeko eskaera egiten diote hartzaileari, zabalduko zaion lekuan bere aitorpena zuzena izan dela frogatuko luketen agiriak igo ahal izateko. 

Diputazioak esan du ez duela inoiz posta elektriko bidez informaziorik edo dokumentaziorik eskatzen —ez norbanakoena, ez enpresena—. Gainera, ez du bidaltzen estekarik herritarrek datuak eman ditzaten. Ogasunarekin lotutako izapide guztiak soilik leku ofizialetan egiten direla gogoratu du. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.