Bilboko Udala datorren astean hasiko da Deustuko suhiltzaile parke berria eraikitzen

Ibarrekolandan egingo dute, eta 2028an martxan egotea da asmoa.

Deustuko suhiltzaile parke berria zelan geratuko den erakusten duen irudia. BERRIA
Deustuko suhiltzaile parke berria zelan geratuko den erakusten duen irudia. BERRIA
Ibai Maruri Bilbao.
2026ko otsailaren 27a
08:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ibarrekolandan egingo dute Deustuko suhiltzaile parke berria. Datorren astean hasiko da Bilboko Udala hura eraikitzen, eta 28 hilabetean bukatzea espero du. Hala, 2028an hartu ahal izango dio lekukoa gaur egun Deustuko zubipean dagoen parkeari. Horretarako 13,2 milioi euro pasatxoko inbertsioa egingo dute. 

Eraikin «modernoa, funtzionala eta eraginkorra» izango da, udalaren arabera. 1.930 metro koadroko eremua beteko du. Itsasadarreko pasealekutik sarbidea izango duen lurpeko solairua, beheko solairua eta lehen solairua izango ditu eraikinak. Entrenamenduetarako dorreak, berriz, bost solairu izango ditu. 

Kanaletik sartuta, aldagelak, biltegiak, atsedenerako gelak, gimnasioa eta prestakuntza gelak egongo dira. Morgan kaletik sartu ahal izango da beheko solairura, atari nagusitik. Han egongo dira, besteak beste, jantokia, garajea eta maniobra gunea. Lehen solairua administraziorako eta bileretarako erabiliko dute. 

Entrenamendu dorrea prestakuntzarako eremu moldagarria izango da. Solairu bakoitzean hainbat etxebizitza mota birsortuko dituzte, suhiltzaileak askotariko egoerei aurre egiteko prestatu ahal izateko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.