Bizkaia Orekan Sakonduz sareak lehiakortasuna hobetzeko ekinaldiak bultzatzen ditu herrialde horretako eskualde guztietan. Aurten, 675 enpresa txiki hari dira parte hartzen programa horietan. 71 ekinaldi eta proiektu ari dira lantzen, eskualdeetako garapen agentzien eta bestelako erakunde eta fundazioen bitartez. Iaz baino %26,7 gehiago dira. Batez ere, lehiakortasuna, iraunkortasuna eta trantsizio berdea dira programa horietan lantzen dituztenak. Ekinaldi horiek bultzatzeko, 1,6 milioi euro jarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.
Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak egin du sarearen inguruko balantzea, asteroko gobernu kontseiluaren osteko agerraldian. Azaldu duenez, diputazioak hamar urte daramatza halako egitasmoak bultzatzen, helburu nagusi bi lortzeko asmoz: Bizkaiko herri guztietako enpresariek parte hartu ahal izatea eta eskualde bakoitzeko errealitatea bertatik bertara ezagutu ahal izatea, bakoitzaren beharren araberako proiektuak bultzatzeko. Nabarmendu du horretarako ezinbestekoa izan dela eskualdeetako garapen agentziekin sortu duten sarea.
Aurten bultzatu dituzten 71 proiektuetatik 46k hiru gai nagusi izan dituzte: digitalizazioa, iraunkortasuna eta merkatu berrien bilaketa. Basurkok nabarmendu du enpresa txiki gehienek digitalizazioan aurrera egiteko beharra ikusten dutela, baina, sarritan, laguntza premia abiapuntua izaten da. «Enpresa txiki askok laguntza behar dute nondik hasi erabakitzeko. ‘Adimen artifiziala erabiltzen hasiko naiz, edo zibersegurtasuna indartuko dut, baina zelan egingo dut hori?’», azaldu du diputatuak.
biribilguneak eraikiko dituzte Loiuko Aireporturako bidean
Bizkaiko Foru Aldundia azaroan hasiko da Eskuinaldetik Loiuko aireportura sartzeko bi biribilgune eraikitzen. Unbetik igarota, Asua eta Plentzia lotzen dituen BI-2704 errepidean egingo dira. Lanek hogei hilabete iraungo dute, eta denbora gehienean errepidearen bi aldeak irekita egongo dira. Hala ere, Ibaiondo bidera sartzeko eremuari eragingo diote, eta, kasu horretan, ordezko bide bat ipiniko dute. Lanen helburua da Eskuinaldetik aireportura sartzen den trafikoa antolatzea eta inguruko bide segurtasuna indartzea, Leixuri Arrizabalaga foru aldundiko bozeramaileak azaldu duenez. 3,16 milioi euroko inbertsioa egingo du diputazioak.Â
Azaroan, Markina-Xemein eta Etxebarria lotuko dituen 1,3 kilometroko bidegorria eraikitzen hasiko dira. BI-2636 errepidearen eskumako aldetik joango da Etxebarrirantz, baina trafikotik babestuta, Arrizabalagak zehaztu duenez. Lanek hamazortzi hilabete iraungo dute, eta diputazioak 4,8 milioi euroko inbertsioa egingo du. Diputatuaren esanetan, aisialdirako eta kirolerako ez ezik, «benetako mugikortasun aktiborako» ere balioko du azpiegitura horrek. Bizkaiko Bizikleta Bideen Plan Sektorialeko L6 lineako 6.2 adarraren parte izango da bidegorri berria.
Iraunkortasun arloan, karbono aztarnaren azterketa, ekonomia zirkularrari lotutako proiektuak, energia iraunkortasuna eta deskarbonizazioa lantzen dituzte. Merkatu berriak bilatzeko orduan bide bi hartzen dituztela esan du diputatuak: beste sektore batzuetara jotzen dute, eta beste eremu geografiko batzuetara.
Horrez gainera, agentziak proiektu batzuk garatzen ari dira udalerriek modua izan dezaten enpresen sustapen ekonomikorako duten gaitasuna indartzeko. Besteak beste, plan estrategikoak ondu dituzte, eskualdean dagoen kapital osoa aktibatuko duten gobernantza ereduak diseinatu, eta jarduera ekonomikoa garatzeko esparruak dinamizatu. Guztira 344.452 euro jarri dira udalerrietarako.
Era berean, garapen agentzia batzuek beren eskualdeko sektore estrategikoen lehiakortasuna eta berrikuntza lantzen dute. Aurten, batez ere ekonomia urdina delakoa —itsasoarekin lotura duten sektoreak biltzen dituena— eta eraikuntza sektorea nabarmendu dira, pisu handia dute-eta Bizkaiko udalerri eta eskualde jakin batzuetan.