Bizkaiko Abesbatzen Astea egingo dute otsailaren 13ra bitartean, Begoñan

Kontzertuak astegunetan izango dira, 20:00etan.

Durangoko Orfeoia, Begoñako basilikan, artxiboko irudi batean. BERRIA
Durangoko Orfeoia, Begoñako basilikan, artxiboko irudi batean. BERRIA
Ibai Maruri Bilbao.
2026ko urtarrilaren 26a
09:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur hasi eta otsailaren 13ra bitartean, Bizkaiko 1.600 abeslari igaroko dira Bilboko Begoñako basilikatik. 52. Bizkaiko Abesbatzen Astean herrialde historikoko 38 herritako 56 abesbatzak kantatuko dute. Kontzertuak astegunetan izango dira, 20:00etan. Salbuespen bakarra egongo da: otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, ez da emanaldirik egongo, abesbatzak santa eskean ibiliko direlako, zein bere auzoan edo herrian. Sarrera doakoa da.

Besteak beste, Barakaldoko Schola Cantorum, Mungiako Jose Maria Arregi abesbatza, Durangoko eta Sestaoko orfeoiak eta Bilboko San Anton korala entzuteko aukera egongo da hiru asteotan. Jaialdiaren webgunean dago egitarau osoa. Gizon eta andreen presentzia orekatua den arren, emakume abeslariak apur bat gehiago izango dira. Parte hartuko duten koruetatik 38tan ahots mistoak entzun ahal izango dira, bostetan ahots zuriak, eta hamahirutan ahots lodiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.