LGTBI kolektiboko familiak ikusarazteko egutegia banatu dute Bilboko eskola publikoetan

Sehaska elkarteko kide diren 4 eta 12 urte arteko umeek egin dituzte egutegiko irudiak: euren familiak erakutsi dituzte.

Goizalde Ruiz Sehaskako idazkaria eta Pablo Bilbao Sehaskako presidentea, gaur, Deustuko eskolaren atarian, Bilbon. BERRIA
Goizalde Ruiz Sehaskako idazkaria eta Pablo Bilbao Sehaskako presidentea, gaur, Deustuko eskolaren atarian, Bilbon. BERRIA
Ibai Maruri Bilbao.
2026ko urtarrilaren 8a
15:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gabonetako oporretatik bueltan, urte berriko egutegiak estreinatzen dituzte ikasgeletan. Bilboko ikastetxe publikoetan egutegi berezi bat jaso dute 2026ko hasiera honetan, Sehaska elkarteak oparituta; LGTBI kolektiboko familiek osatzen dute elkarte hori. Hilabeteak ilustratzen dituzten irudiak Sehaskako kide diren familietako 4 eta 12 urte arteko umeek egin dituzte, haien familiak zelakoak diren erakutsiz: aita bikoak, ama bikoak edo guraso bakarrekoak. Helburua da hiriburuko 33 eskola publikoetan familia ereduen aniztasuna landu ahal izatea. Bilboko Udalak lagundutako egitasmoa da.

Sehaskak gura du ikastetxeek familia ereduen inguruko lanketa egitea ikasgeletan. «Duten familia dutela ere umeak eroso eta aske sentituko diren ingurua izan behar da eskola», adierazi du Sehaskako presidente Pablo Bilbaok. Izan ere, ikasleek ezagutzen dituzten familia ereduak aita batek eta ama batek osatutakoak izaten dira, gehiengoa baitira ikastetxeetan, zineman, literaturan eta beste hainbat esparrutan.

Sehaska LGTBI familien elkarteak Bilboko eskoletan banatutako egutegian apirilari dagokion irudia. BERRIA
Sehaska LGTBI Familiak elkarteak Bilboko eskoletan banatutako egutegian apirilari dagokion irudia. BERRIA

LGTBI kolektiboko familietako umeek ere aita eta ama batek osatutako familiak baino ez dituzte izaten eredu modura, Bilbaoren esanetan. Hori aldatzea da kanpaina honen helburua. «Badakigu gure familiak ia ikusezinak direla gizartean; horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu eskoletan ikusgarri bihurtzea, LGTBIQ+ komunitateko familien bozgorailu izatea eta ahalduntzea, gizartean ere geure lekua izan dezagun».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.