Pasaiako Adinberri zentroa 2028ko abenduan izango da erabiltzeko moduan

2023an abiatu zituzten lanak, baina handik bi urtera geldialdi bat egin behar izan zuten, amiantoa agertu zelako. Gipuzkoan «kalitatezko zaintza bermatzeko» modua emango du zentroak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Pasaiako Udaleko ordezkariak, gaur, Adinberri egoitza eraiki behar duten gunean, Pasaian. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Pasaiako Udaleko ordezkariak gaur, Adinberri egoitza eraiki behar duten gunean, Pasaian. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Miren Mujika Telleria.
Pasaia
2026ko apirilaren 16a
15:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zaharren eta menpekoen artan erreferentziazkoa izan nahi du Pasaian (Gipuzkoa) eraikiko duten Adinberri zentroak. Adinekoentzako «egoitza soil bat baino gehiago» izango da; 129 leku izango dituen zaharren egoitza «berritzailea», eguneko zentroa, tutoretzapeko hemezortzi etxebizitza, zahartzaroari lotutako I+G unitatea eta lur azpiko aparkalekua izango ditu. Pasaiako Trintxerpe auzoan eraikiko dute, baina Pasaialde osoarentzat onuragarria izango delakoan dago Gipuzkoako Foru Aldundia. Gaur, zentroa eraikitzen ari diren gunean izan da Eider Mendoza diputatu nagusia, eta aurreratu du 2028ko abendurako izango dela erabiltzeko moduan. 

2023an abiatu zituzten lanak, baina iaz geldialdi bat egin behar izan zuten, amiantoa agertu zelako. Nolanahi ere, diputatu nagusiak dio lanek jada gainditu dituztela bidean izandako zailtasunak, eta hortaz, proiektua «beste etapa batean» sartzear dela. Izan ere, indusketa lanak «datozen asteetan» amaituko dituzte, udan ekingo diete zimendatze lanei, eta fatxada, berriz, datorren urteko irailean izango da prest. 

«Etorkizunean kalitatezko zaintza bermatzeko ari gara lanean, zaintza beharra duen pertsona orok arreta pertsonalizatua, berritzailea eta konektatua izan dezan», esan du Mendozak. «Adinberri egoitza, Gipuzkoan eraikitzen ari diren gainerako zerbitzuekin batera, lurraldean kalitatezko zaintza bermatzeko oinarrietako bat izango da. Lan handia eskatzen duen proiektua da, eta Gipuzkoarentzat oso garrantzitsua izango da. Orain ikus dezakegu aurrera egiten ari dela, nahiz eta oraindik bidea geratzen den».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA