Gizon bat hil da gaur goizean Anoetako geltokian (Gipuzkoa), trenak harrapatuta. Adifek jakinarazi du Tolosa eta Villabona-Zizurkil arteko tren zerbitzua eten dutela horregatik, eta errepide bidezko garraio zerbitzua jarri. Nolanahi ere, tren zerbitzua abian da berriro.
07:10ean izan da ezbeharra, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila zer gertatu den ikertzen ari da. Adifen arabera, trenak harrapatu duen gizonak ez zuen «baimenik» zegoen lekuan egoteko.