Ezbehar bat gertatu zen iragan astelehenean Ziburuko Nivelleko golf zelaian (Lapurdi). 83 urteko gizon bat geldirik zegoen bere golf ibilgailuan, zelaian zebilen beste golf ibilgailu bat parera iristen ikusi zuelarik. Beste ibilgailua saihesteko hanka luzatzean, azeleragailuaren pedala zapaldu zuen, eta ibilgailua abian ezarri zen. Kontrola galdu zuen, eta gizona autotik erori zen. Bere ibilgailua gainera irauli zitzaion, eta zauri larriak eragin zizkion; hantxe hil zen.
83 urteko gizon bat hil da Ziburun, golfeko ibilgailu batek harrapatuta
Gizonak ibilgailuaren kontrola galdu zuen, eta gainera erori zitzaion.