Gizon baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Baionako Arrousets auzotik gertu. Herritar batzuek topatu dute, 07:00etan, eta larrialdi zerbitzuetara deitu. Sokorriak bertara heltzean, baieztatu dute hilda zegoela. Biktima 30 urte inguruko gizon bat da. Actu-k zehaztu duenez, su arma bat atzeman dute gorputzaren ondoan. Hori dela eta, Baionako Auzitegiak inkesta bat abiatu du, heriotza zergatik gertatu den argitzeko.
Gizon baten gorpua atzeman dute Baionan
Herritar batzuek aurkitu dute, goizean, Arrousets auzotik gertu. Baionako Auzitegiak inkesta bat abiatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu