54 urteko gizon baten gorpua atera dute gaur goizean Baionako Aturri ibaitik. Berehala identifikatu dute: martxoaren 14tik 15erako gauean desagertu zen Kanboko (Lapurdi) herritar bat da hildakoa.
Baionako karriketan ibili zen gau hartan, eta ez zen etxera itzuli. Haren desagertzearen berri eman zuten gertukoek, eta ikerketa abiatu zuen Baionako fiskaltzak.
Errobi ibaiaren bazterreko bidexkan ikusi zuten gizonezkoa azkeneko aldiz segurtasun kameretako irudietan, eta ibai horretan ikusi dute haren gorpua Baiona erdialdean. Aturri ibaitik atera dute azkenean. Auzi medikuak azterketa eginen dio orain, baina krimenik izatea baztertu dute jadaneko.